Euskadi Irratiak 100.000 entzule ditu, EGMk dioenez

2015eko apirilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estudio General de Medios EGMk 2015eko lehen neurketaren emaitzak eman zituen atzo —urtean hiru neurketa egiten ditu—. Euskadi Irratiak, astegunetan, 100.000 entzule izan ditu urtearen hasiera honetan, iaz sasoi berean baino 6.000 gehiago. Gazteak 114.000 entzule ditu, EGMren arabera, 2014an epe berean baino 19.000 gutxiago. Radio Euskadik 159.000 entzule ditu aurten, iazko neurketan baino 24.000 gutxiago. Radio Vitoria 20.000 arabarrek entzuten dute, iaz baino bi mila gutxiagok. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, SER da entzule gehien dituen irratia: 334.000. Prisa taldearen arabera, hiru herrialdeetan azkeneko bost urteetan lortutako datu onena izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.