Euskadi Irratiak 90.000 entzule ditu; Gaztea irrati formulak, 109.000

urtzi urkizu
Donostia
2014ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hego Euskal Herrian SER da entzule gehien duen irratia, alde handiarekin. Estudio General de Medios EGMren azkeneko neurketaren arabera, Hego Euskal Herrian 363.000 entzule ditu egunero SERek; Radio Euskadik eta RNEk elkarrekin baino gehiago. Bizkaian, 150.000 entzule ditu SERek; Gipuzkoan, 87.000; Araban, 41.000; eta Nafarroan, 86.000. Bigarren tokian da Radio Euskadi: 2014ko batez bestekoan 178.000 entzule, eta azkeneko neurketan 197.000 entzule.

Euskarazko irratien artean Gaztea irrati formulak du entzule gehien: 109.000. Euskadi Irratiak, berriz, 90.000 entzule ditu.

EITBko beste irratiei dagokienez, Radio Vitoriak 27.000 entzule ditu, eta EITB Musikak, 26.000. EITB taldeko irrati guztien artean 430.000 entzule dituzte 2014. urtean.

Euskal Herriko, Kataluniako, Galiziako eta Espainiako datuak batuz, bestalde, SER irratiak 4.725.000 entzule ditu, aurreko neurketan baino 159.000 entzule gehiago. Bigarren tokian Onda Cero dago, 2.632.000 entzulerekin —82.000 galdu ditu—. COPEk da entzule gehien galdu duena —205.000—, eta 1.746.000 ditu orain. RNE irrati publikoak 54.000 irabazi ditu, eta laugarren tokian da, 1.267.000 entzulerekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA