Hitzaldia

Euskal dantzak eta jantziak mintzagai

2016ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakumeak dantzan: soinekoarekin zangotrabatuta hitzaldia emango du gaur Oier Araolaza dantzari eta antropologoak Durangon (Bizkaia). Emakumeek dantza tradizionaletan duten rolaz eta gizonek praktikatzen zituzten dantza tradizionalak dantzatzen hastean andreek janzkeren inguruan dituzten zalantzak argitzen saiatuko da dantza aditua. Generoaz berbetan hitzaldien barruko hitzaldia da. Otsailean eman zuen lehen hitzaldia Araolazak, eta, aldi hartan ere, euskal dantzak eta generoa izan zituen mintzagai.

'Emakumeak dantzan: soinekoarekin zangotrabatuta'

Gaur, 20:00etan, Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.