Euskal Herriko historia euskaraz

'778 La Chanson de Roland' dokumentala estreinatuko dute euskaraz historiaren berri jakiteko

778 La Chanson de Roland filmaren irudi bat. Z / BERRIA.
2011ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Euskal Herriko historian gertatu dena euskaraz entzuteko aukera izango da. Hain justu, 1200. urteko La Chanson de Roland Gesta Kantak kontatzen duena eta errealitatean gertatu zena aztertu nahi izan du dokumentalaren zuzendari eta gidoilariak, Olivier Van der Zeek.

778 — La Chanson de Roland filmean Gesta Kantan kontatzen diren ekintza historikoak aztertzen dira. Azterketa burutzeko, lau zatitan banatu du lana zuzendariak.

Lehen zatian, Oliver Van Der Zeek txikitan ikasitakoarekin zer ikusirik ez duen historia kontatzen du. Pasaian (Gipuzkoa) ikusi zuen plaka baten inguruan hitz egiten du: han gogoratzen dutenez, euskaldunek garaitu zuten Karlomagnoren armada eta Roland hil, eta ez sarrazenoek, zuzendariak txikitan ikasi zuen bezala.

Bigarren zatian, 778. urtean Zaragozak Kordobatik babesteko Karlomagnori laguntza eskatu zioneko birsortzea erakusten da.

Hirugarren zatian, Orreagako bataila gertatu izan zitekeeneko eremua aztertuko dute. Bertako aztarnekin batailaren benetako nondik norakoak aztertzeko.

Azkenengo zatian, historian, arkeologian eta geografian adituak direnen hitzak eta aurkikuntzak erakutsiko dira.

Bilbon eta Gasteizen ere emango dute, abuztuaren 19an.

'LA CHANSON DE ROLAND'

Non. Donostiako Principe zinemetan.

Noiz. Gaur, 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.