Euskal kantak, jazz doinuan

Iñaki Salvador pianistak eta Ainara Ortega abeslariak kontzertua emango dute gaur Errenterian

Irudian, Iñaki Salvador eta Ainara Ortega musikariak. BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Salvador eta Ainara Ortega musikariek Kantaginjazz ikuskizuna emango dute gaur Errenterian, De Cyne Reyna tabernan. Kontzertu horretan, euskal kantagintzako abeslari ezagunenen hitzak jazz musikaren nahasiko dituzte. Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Perez eta beste hainbat musikariren abestien jazz bertsioak eskainiko dituzte.

Iñaki Salvador pianista, soinujole eta moldaketa lanetan aritu da euskal kantagintzako hainbat artisten disko eta kontzertuetan. Horregatik, euskal musikagintzaren esparruan oso ezaguna da. Euskal Herriko musika izan da beti haren lanaren mamia. Mikel Laboarekin 25 urtez lanean aritu zen, eta parte hartu du beste hainbat abeslari eta talderen diskoen grabazioetan, hala nola Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin eta Amaia Zubiriaren lanetan. Egun, Musikenen irakasle dabil.

Kantaginjazz ikuskizunean,Ortegakjartzen die ahotsa Salvadorrek berak eginiko bertsioei. Euskadi Irratiak antolatutako Imanol Cover lehiaketa irabazi zuen iaz Orteagak. Kontzertuan estilo eta erritmo ezberdinetako melodiak lantzen dituzte; euskal kanta klasikoak soul, be bop eta bossa doinuekin koloreztatuz. Herriz herri ibili dira azken bi urteetan eta harrera oso ona izan dute ikus-entzuleen artean.

'KANTAGINJAZZ'

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Errenteriako De Cyne Reyna tabernan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.