Euskal Herriko hiru taldek geldialdia egingo dute gaur Durangon (Bizkaia), Plateruena kafe antzokian. Ama Say, R eta Gora Japon taldeen musika entzuteko aukera izango da 22:00etan.
Bizkaiko taldea da Ama Say; Ortuellakoa, hain zuzen. Ingelesa eta euskara erabiltzen dute abestien bidez esan nahi dutena adierazteko. 1991. urtean sortu zuten taldea Ibon eta Gontzal Bilbao anaiek, Karlos Alonsok eta Pepek. Taldea osatu eta urtebetera argitaratu zuten lehenengo diskoa, Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen izenekoa. Gaur Ren fan azken lana aurkeztuko du Ama Sayk.
R taldea Andoainen (Gipuzkoa) sortu zen, 90eko hamarkadan. Lau disko kaleratu dituzte 2000. urtetik hona; azkena, duela bi urte, Uneak izenburupean. Laukote zena hirukotea da 2006az geroztik, eta kide kopurua ez ezik, R taldearen musika ere aldatu da. Alde batera utzi dituzte hasierako metal ukituak eta hainbat talderen eraginak, eta estilo propioak lantzen dabiltza orain.
Gora Japon bikotea Bilbotik dator. 2005ean hasi ziren Jon Manzisidor eta Miryam Petralanda elkarrekin rock eta funk doinuak lantzen. Bonberenea estudioetan grabatu zuten 2008an Gora Japon, zortzi abestiz osatutako diskoa.
AMA SAY, R ETAGORA JAPON
Noiz. Gaur, 22:00etan
Non. Durangon, Plateruena kafe antzokian (Bizkaia).
Euskal rocka eta inprobisatzea
Ama Say, R eta Gora Japon Durangon izango dira gaur; kontzertu bat emango dute Plateruenan, 22:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu