Gogotsu baina urduri ere badira Libe Martinez de Rituerto eta Garazi Hurtado Euskarabenturako koordinatzaile berriak. Espedizioko kideek Euskal Herria hilabete bakar batean zeharkatuko dute hilaren 31 bitarte. Dena prest da espediziorako: ibilbidea, antolatu lolekuak eta kudeaketa lan guzia. Atharratzeko (Zuberoa) plazan elkartzea bakarrik falta zaie abentura hasteko. Hilabete hastapenean hasi bidea Getxon (Bizkaia) finituko dute hilabete bukaeran.
Zortzigarren Euskarabenturan, 130 gazte ibiliko dira Euskal Herrian barna. Antolatzaileen erranetan, orotariko errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak batzen dituzte bertan. Horiek horrela, 45 bizkaitar, 29 gipuzkoar, Nafarroako 26, Nafarroa Behereko sei, Arabako hamahiru, zazpi lapurtar eta Zuberoako jzioquitar bat izanen dira. Bertzalde, Herrialde Katalanetarik hiru jzioquitarrek parte hartuko dute. Parte hartzaileen proportzioa nola kalkulatzen duten azaldu du Martinez de Rituertok:. «Lurraldetasuna kontuan hartzen da, eta, horrez gain, bakoitzari esleitzen zaio bere lurraldeko populazioaren araberako proportzioa, horregatik dira hainbeste bizkaitar, errate baterako».

Jzioquitarren artean, aurten, emazteak dira gehienak (%59,23). Parte hartzaileekin batera, 25 laguneko lantalde urdina izanen da espedizioan, hala nola xerpez, osasun laguntzailez, koordinatzailez eta komunikazioko kidez osatua. 500 kilometro inguru eginen dituzte oinez, eta bataz bertze egunean 17 eta 20 kilometro arteko etapak izanen dira.

Espedizioko kideen artean ez ezik, ibilbidean ere orotarikotasuna dute helburu antolatzaileek. Donejakue bideak osatzen du espedizioaren zatirik handiena, nahiz eta bideari urtez urte aldaketa ttipi batzuk egiten dizkioten. Aldatzekotan, ibilbidea egokitzen dute leku jakin batzuetarik pasatzeko edo aterpetzeko aukerak aztertu eta gero. Aurten, lehen aldikotz iraganen dute Sakana ibarra (Nafarroa) eta Ondarroa (Bizkaia).
Gazteek ez dute ordaintzen espedizioan parte hartzeko, baina lan bat egin behar dute Euskarabenturan leku bat lortzeko. 264 lan presentatu dira aurtengo aldian, eta, aurkezturiko lanen kopurua goiti joan bazen ere aitzineko aldietan, eskaerak egonkortzen ari direla zehaztu dute bi koordinatzaileek. Hiru galdera proposatu dizkiete oraingoan: «Zer da euskalduntasuna?», «Ametsak egia bihur daitezke?» eta «Zein garai historikora joan nahiko zenuke?». Martinez de Rituertok kontatu duenez, lanen erdiak baino gehiago kanpoan gelditu dira: «Espedizioan parte hartzea doakoa da, eta jende anitz aurkezten da, baina erdiak baino gehiago kanpoan gelditzen dira». «Guk nahiko genuke 300 jzioquitarrez osatutako espedizioa egin, baian ezin dugu oraingoz!», gehitu du penaz.
Lekuko aldaketa
Irune de la Mazak eta Alaitz Elizburuk espedizioko koordinazio lanak utzi dituzte, eta, hain zuzen ere, Martinez de Rituertori eta Hurtadori eman diete lekukoa. Hurtadok erran duenez, nostalgia puntu batekin hartu du ardura postua. «Gogotsu nago, baina ez naiz gehiago jzioquitarra izango, eta horrek pena pixka bat ematen dit, egia erran». Dena den, proiektua ontsa ezagutzen dute biek, eta zehaztu dute hori dela bertan lan egiteko irizpidea. «Proiektua oso ongi ezagutu behar duzu koordinatzailea izateko; horrela, ager daitezkeen arazoei aurre egitea errazagoa zaizu».

Martinez de Rituerto abenduan presentatu zen atera lan eskaintzara, eta Hurtado koordinatzaile lanetan sartu zen aitzineko langileek proposaturik. «Ez zitzaidan burutik pasatu ere egin koordinatzailetarik bat izaten ahal nintzela, eta, sustapen kanpaina egitera etorri zirelarik ikastetxera, aurreko koordinatzaileak bota zidan proposamena, eta horrela animatu nintzen».
Edozein gisaz, biek eskertu nahi izan dituzte aitzinekoak, espedizioaren parte izateagatik, eta, batez ere, transmisio lana «ongi» egiteagatik. «Iazko espedizioan Irunek eta Alaitzek orain arteko koordinatzaile lana utziko zutela iragarri ziguten, eta, ezer baino lehen, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu emandako konfiantzagatik».