EZARIAN. MENDIA. Broad Peakeko tontorrak lotzeko saioa, bide onetik

2010eko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESPEDIZIOAK.Broad Peakeko hiru tontorrak lotzeko egitasmoan, bigarren ahaleginari ekin zioten atzo Mikel Zabalza, Juan Vallejo eta Alberto Iñurrategik. Aurreko astean Broad Peaken ireki zuten bidean gora abiatu eta 6.400 metroraino heldu ziren. Han jarri zuten kanpadenda, eta hantxe eman dute gaua. Gaur Broad Peakeko ipar eta erdiko gailurren artean dagoen lepora iritsi nahi dute, 7.350 metrora. Iragarpenen arabera, eguraldi aproposa izango dute gaur: lehorra eta haize gutxi-koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.