Berak irakurri nahi lukeen liburua idatzi arren, jende askok irakurri nahi zuena ere idatzi zuen Brysonek. Hala dirudi, behintzat, izan duen arrakasta ikusirik. 34 hizkuntzetara itzuli dute, eta 4 milioi ale baino gehiago saldu ditu. Best-seller bat da.
Lehen galderarekin hasten da liburua, noski, ezerezetik zerbaiterako jauziari buruzkoarekin: Big bang-aren teoriarekin. Gehiago ere egiten ditu ondoren, 500 orritan zehar. Mekanika kuantikoari buruzkoak, eboluzioari buruzkoak, astronomia eta fisikari buruzkoak, geologiari buruzkoak... ia denari buruzkoak, egia esan, liburuaren izenburuan agertzen duenez. Zientzialarien bizitzak erabiltzen ditu horretarako lagungarri gisa.
2004an, egun Royal Society deitzen den Aventis saria irabazi zuen Brysonek liburu honekin, zientziaren dibulgazioaren alorrean egindako lan honegatik.
Liburu fitxa
Izenburua: Ia denarenhistoria labur bat.Egilea: Bill Bryson.
Itzulpena: Ixiar Zia.
Argitaratzailea: Elhuyar.