Gerizpean. Irudia. Ordizia
EZKONBERRIA, SANTANETAKO DANTZARIA
Aurten ezkondu direnek, esku dantza egiten dute Ordizian, Santa Ana jaietan. 1509 urteaz geroztik urtero ospatzen dira. Santa Ana egunaren biharamunean, egun eguzkitsua egokitu zaie ordiziarrei, eta, ohiturari jarraikiz, ezkonberriek plaza hartu dute, santaneroen esku dantza egiteko, zortea izan dezaten, eta espiritu txarrak uxatzeko. Gizonezkoak, alkandora zuri eta praka beltzekin, plazan dantzari, eta emakumeak, soineko eder eta zapata takoidunekin, udaletxeko balkoian, adi. Laster etorri zitzaizkien gizonak bila, senar-emazteek batera fandango eta arin-arinak dantzatzeko, ordiziarren txalo artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu