Patxi Urbieta. Traineru garraiolaria

«Ezkutuan ibiltzen gara gu; ikusezinak gara»

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Inigo Astiz
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Dena hasi aurretik heldu, eta dena bukatu eta denbora batera joan. Traineru lehiaketen periferia horretan aritzen da Patxi Urbieta (Arroabea, Zestoa, 1953). Hala behar du. Zumaiako arraunlariekin aritzen da, txalupak garraiatzen. Traineruekin argazkirik baduen galdetu diogu, eta erdi txantxetan eman du erantzuna: «Ezkutuan ibiltzen gara gu. Ikusezinak gara».

Kamioi gidaria da ofizioz Urbieta, eta arraunzalea. Orain zazpi urte batu zituen ofizioa eta afizioa. «Klubak ontziak mugitzeko jendea falta zuen, eta beharrezko gida baimenak banituenez, animatu egin nintzen. Asteburuetan aritzen naiz orain horretan, udan batez ere, lehiaketa hasten denean». Arraunlariak arduratzen dira traineruaren uretako martxaz, eta Urbieta, berriz, lurrekoaz.

Gustuko duela dio. «Jende asko ezagutzen dut eta gazteekin ere harreman zuzena izaten dut. 57 urte ditut nik, eta 23 edo 24 bat urteko gazteek kasu egin eta haiekin hitz egiten egotea aberastasun handia da». Gustuko aldapan bada nekerik ere inoiz, halere: «Iaz bezala, denboraldia gaizki doanean, hori sufrimendua! Arraunlarien lagun ere egiten zara denborarekin, konplize zara, eta sufritu egin behar halakoetan».

Laguntza ere izaten du. Nolabaiteko jarraitzaile talde propio bat badu Urbietak ere. «Emazteak, haren anaiak eta emazteak, eta klubeko presidenteak eta haren emazteak laguntzen didate. Bidaia egin, ontzia garbitu, afaltzera norabait joan eta asteburu-pasa ederra egiten dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.