Fantasien sexubarometroa

Herritarren irudimen erotikoan dagoena ezagutzeko egitasmoa aurkeztuko dute Bilbon, kabaret baten bidez

Erredakzioa
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Pulsiones SX izenburua jarri diote egitasmoari. Azterketa sexu-soziologikoa egin nahi dute, herritarren fantasia erotikoak ezagutzeko. Gaur aurkeztuko dute egitasmoa, Bilboko Hikaateneoan, kabaret erotiko baten bidez.

Askotariko ikuskizunak, jokoak eta zuzeneko musika taularatuko dute gaurko jaialdian. Artista talde baten ekimena da Pulsiones SX, eta Pulsiones.org web orrialdearen bidez adierazten da. Zelako pornoa? galdetegia aurkeztuko dute horren bidez. Pornografia kontsumitzerakoan herritarren ohiturak ezagutu nahi dituzte, besteak beste. Interneteko sare sozialen bitartez eta elkarteen bidez zabalduko dute galdetegia. Norberaren fantasia erotikoez galdetzeaz gain, horiek bideo edo irudi bihurtuta nahiko luketen galdetuko diete herritarrei. Horren bidez, pornografiak herritarren bizitzan duen eginkizuna aztertu nahi dute.

Pornografiaren aurrean ikuspegi kritikoa agertzen dute, nola nahi ere. Horretan oraindik erotismo heterosexuala eta gizonezkoen ikuspegia nagusi direla deritzote. Hori dela eta, teoria feministetatik eta ikuspegi queer delakotik abiatuko dira, trans, sado eta postpornoa aztertzeko. «Ez dugu pornografia gaitzesten, baina kritika egiten diogu nagusi den pornografiari», adierazi dute antolatzaileek. Aurkezpen ikuskizuna alaia eta ausarta izango dela iragarri dute.

PULSIONES SX

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Bilboko Hikaateneoan (Ibeni kaia, 1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.