Herrialde arabiarretako musikari eskainitako dokumental sorta emititzen hasiko da Al Jazeera Documentary Channel, martxoaren 10etik aurrera. Fermin Muguruza musikari eta dokumentalistak zuzendutako lanak dira, eta Next Music Station (Hurrengo musika geltokia) sorta osatzen duten hamaika dokumental ikusteko aukera izango da. Martxotik aurrera arabieraz emango dituzte Documentary Channel katean; apirilean, berriz, ingelesez ikusi ahal izango dira, Al Jazeera English telebista katean.
Musika baino gehiago
Muguruzak eta haren taldeak iaz egindako bidaiaren emaitza dira dokumental horiek. Bederatzi herrialde bisitatu zituzten, eta bidean, 80 musikarirekin egin zuten topo. Hain zuzen, Egipto, Maroko, Libano, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrain, Yemen eta Sudan ezagutzeko aukera izan zuten. Muguruzak berak azaldu duen bezala, musikaren eta musikarien bitartez herrialde arabiar horiek ezagutzeko balio dezake Next Music Station sortak. Baina ez horretarako bakarrik: egunotan ingurua astintzen ari diren matxinadak hobeto ulertzeko ere balio dute.
Fermin Muguruzaren dokumentalak emango ditu Al Jazeerak
Martxoaren 10etik aurrera ikusi ahalko dira musikariaren lanak, Al Jazeeraren dokumentalen katean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu