Jaiak. Amurrio

Festara deika dabil Iguarrako

Ostegunera arte jai giroa nagusituko da herriko kaleetan; gaur, kuadrillen eguna ospatuko dute

Gazte kuadrillak, Iguarrakoaren jaitsieran, joan den ostiralean. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Gasteiz
2012ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Herriko jendeak dioenez, Iguarrako txoriak norbait mokoarekin joz gero, pertsona hori berehala mozkortzen da. Herritarrak mozkortu baino gehiago, festarako gogoz busti ditu jaietako pertsonaia nagusiak. Joan den ostiralean bota zuten airera suziria Amurrion (Araba), herriko jaiak hasteko. Eta txupinazoarekin batera hasi zen Iguarrako txoriaren hegaldia. Azkenean, herritarren artera jaitsi zen, guztiak jai giroan murgiltzeko.

Ordutik, hamaika ekintza, mila algara eta etengabeko dantzak dira nagusi kale eta plazetan. Iguarrako dabil guztien atzetik, eta oraindik ere egun asko gelditzen dira aurretik jaiak ezin hobeto pasatzeko.

Kuadrillen eguna ospatuko dute gaur. Goizetik hasi eta gaua iritsi arte haiek izango dira herriko jaun eta jabe. Pintxopoteoeta trikipoteoarekin kalerik kale eta tabernaz taberna motorrak berotu ostean, bazkaritarakobilduko dira herriko kuadrillak, San Anton plazan. Behin tripa beteta eta egarria uxatuta, herri kirolak eta jolasak egingo dituz-te gorputza arindu eta festa giroan jarraitzeko. Horretarako aukera paregabea da Jai Herrikoien Aldeko Elektro-Poteo Kaleji- ra. Eta, eguna amaitzeko, kontzertuak eta erromeriak txosnetan.

Gainontzekoek ere izango dute nola gozatu, haurrentzako buruhandiak, nagusiagoentzat kale antzerkia eta dantzarientzat erromeria izango baita. Gainera, Aiara optikan egunero egongo da ikusgai 1980ko Amurrioko jaien argazki emanaldia, aspaldiko jaiak gogora ekartzeko.

Jai herrikoien alde

Bi egitarau, eta gozatzeko aukerak nonahi. Izan ere, udalak prestatutako egitarauaz gain, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak programa propioa aurkeztu du, aurreko urteetan egindako lanaren jarraipen gisa. Amurrioko zenbait elkartek eta taldek osatzen dute batzordea, eta helburu nagusia «herriak eta herriarentzat sortutako jaiak bultzatzea da». Parte hartzea eta herri jarduerak ardatz dituen jai egitarau bat eskaintzea, azken finean. Argi utzi nahi izan dute jai egitarau bakarra egitea dela batzordearen asmoa, «herritar guztiontzat den eta inor kanpoan utziko ez duen herri egitaraua».

Horrez gain, batzordeak adierazi du aurten ere saiatu direla udalarekin elkarlanean aritzen, baina «ezinezkoa izan da, zoritxarrez». Beraz, autofinantzaketara jo eta jai egitarau propioa prestatu dute, inor asper ez dadin. Hala, jarduera ugari antolatu dituzte: paella txapelketa, dantzak, pilota txapelketa, bertsolariak, kontzertuak, argazki erakusketa, areto futboleko partidak eta txarangak, besteak beste.

Bihar, gehiago

Bihar, biharamun eguna izango da askorentzat, baina jaietan ezin ohean geratu. Izan ere, hamarretan suziriak botako dituzte jaia iragartzeko, eta Amurrioko musikariek kaleak girotzeari ekingo diote. Erraldoiak eta buruhandiak ez dira urruti ibiliko. Eguerdian, elkarretaratze batera deitu dute jai batzordekoek, gaixo dauden euskal presoen etxeratzea eskatzeko. Ostegunean esango diete agur Amurrioko jaiei, gaueko ordu bata aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.