Filipinak, begiraden bidez

Iokin Aranak Filipinan ateratako argazkiak ikusgai daude Txantreako Auzotegi Kultur Etxean

Adrian Garcia.
Donostia
2010eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Iokin Arana argazkilariaren Begirada bat erakusketa ikus daiteke Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi kultur etxean, azaroaren amaiera arte. Astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke erakusketa, 18:30etik 21:30era. www.flickr.com/iokin webgunean ere ikus daitezke Aranaren argazkiak.

Erakusketa horren bidez, argazkilariak Filipinetara eginiko bidaia islatzen du, hango biztanleen begiradetan oinarrituz.

Argazkietako protagonisten begiradan datza, hain zuzen, erakusketaren indarra. Urrutiko herrialde hartako errealitatea ulertzeko funtsa argazkietako pertsonen begiradan kokatzen du Aranak. Argazkilariak berak dioenez, «begirada bat ulertzeko gai ez denak nekez ulertuko du azalpen luze bat».

Argazkietan agertzen diren pertsonen sentimenduak iragartzeko ariketa proposatzen du argazkilari nafarrak: zer dago irribarre baten edo begi ilun batzuen atzean?

Haur, nerabe eta helduen begiradak harrapatu ditu Aranak. Ez dira argazki gogorrak, ohiko bizimodua islatzen dutenak baizik. Askorentzako ezezaguna den herrialde oso baten bizitza islatzeko modua aurkitu du Iokin Aranak.

'BEGIRADA BAT'

Non. Iruñako Txantrea auzoko Auzotegi kultur etxean.

Noiz. Azaroan.

Ordutegia. Astelehenetik ostiralera,18:30etik 21:30era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.