Film sinopsia

'El caso Fischer' 

2016ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Edward Zwick. Aktoreak: Tobey Maguire, Michael Stuhlbarg, Peter Sarsgaard, Liev Schreiber, Lily Rabe, Conrad Pla, Seamus Davey-Fitzpatrick, Sophie Nélisse, Robin Weigert, Evelyne Brochu, John Maclaren, Andreas Apergis. Iraupena: 114 minutu. Generoa: Drama, biografia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014. Jatorriko izenburua: 'Pawn Sacrifice'.

Bobby Fisher munduko maisu handiaren kategoria lortu duen xakelaririk gazteena izan zen, eta inoizko jokalaririk bikainena. Gerra Hotzaren tirabirak pairatu zituen, ordea, eta gorabehera handiak izan zituen bizitzan. AEBetako Gobernua jazarri egin zitzaion, estatubatuarren heroi bihurtu nahi izan ondoren. Edward Zwick zuzendaria xake maisuaren izaera konplexuari begira jarri da filmean.

Errusiarren espiotza jasaten ari dela uste du Fischer helduak filmaren hasieran. Hortik, atzera egiten du istorioak, Fischerrek sei urte zituen garaira, xakean hasi zenekora. Munduko Txapela kenduko dio gero Fischerrek Boris Spassky errusiarrari Reykjaviken, «mendeko partida» deitutakoan. Une hori da filmak kontaturiko istorioaren gailur dramatikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.