Filmen estreinaldiak

2010eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
+13. AEB, 2009. Zuz.: Joel Coen, Ethan Coen. Akt.: Michael Stuhlbarg, Richard Kind, Fred Melamed. 105 min.Istorioa 1967. urtean dago girotua. Larry Gopnik fisika irakaslearen bizimodua okertzen ari da. Emazteak abandonatu egin du, eta maitaleak konbentzitu nahi du berarekin hotel batera joateko. Bat-batean mehatxu anonimo batzuk jasotzen hasiko da. Baiona (L'Atalante), Donibane Lohizune (Rex (JBA)), Miarritze (Royal), Gasteiz (Florida), Bilbo (Capitol, Renoir), Getxo (Lauren), Donostia (Principe), Iruñea (G. Baiona).

Amerrika

D.AEB-Kanada-Kuwait, 2010. Zuz.: Cherien Dabis. Akt.:Nisreen Faur, Melkar Muallem, Hiam Abbass, Alia Shaukat,. 96 min.Palestinako emakume etorkin bat hiri txiki batean bizi da, Illinoisen (AEB), seme nerabearekin. Ahizparen laguntza izango du, baina beste kultura batean egokitu beharko du. Semeari inoiz ahaztuko ez duen lezioa erakutsiko dio. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Yamaguchi).

Gainsbourg (Vie héroïque)

Frantzia, 2009. Zuz.: Joann Sfar. Akt.: Eric Elmosnino, Lucy Gordon, Laetitia Casta. 140 min.Gainsbourgen ibilbidea jasotzen du filmak, 40eko urteetan hasi, naziek okupatutako Parisen bizi zenetik, eta poeta, konpositore eta abeslari ezagun bihurtu arte. Baiona (L'Autre Cinema, CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Rex).

Hierro

+7. Espainia, 2010. Zuz.: Gabe Ibañez. Akt.:Elena Anaya, Mar Sodupe, Bea Segura, Andres Herrera. 90 min.Maria Hierroko uhartera doa oporretan. Baina ferryko bidaian Diego galduko du, semea. Sei hilabeteren ondoren, dei bat jasoko du, haurraren hilotza aurkitu dutela esateko. Intrigazko filma. Gasteiz (Guridi), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Principe), Iruñea (Golem La Morea), Uharte (Itaroa).

La cinta blanca

+13. Frantzia, Alemania, Austria, Italia, 2009. Zuz.: Michael Haneke. Akt.: Christian Friedel, Leonie Benesch, Ulrich Tukur, Ursina Lardi. 145 min.Alemaniako iparraldeko herrixka bat, 1913 eta 1914. urteetan. Herriko maisuak eta guraso batzuek mutiko eta nerabe abesbatza bat zuzenduko dute. Bat-batean istripu batzuk gertatuko dira. Filmak sari ugari jaso ditu. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Baiona).

La decisión de Anne

+13. AEB, 2010. Zuz.: Nick Cassavetes. Akt.:Cameron Diaz, Alec Baldwin, Abigail Breslin, Joan Cusack.106 min.Sarak eta Brianek bizimodu lasaia dute, Kate 2 urteko alabarekin. Baina, egun batean, neskatxak leuzemia duela esango diete, eta gauzak aldatu egingo dira. Haien itxaropen bakarra beste haur bat izatea da, neskatxaren bizia salbatzeko. Gasteiz (Boulevard, Florida, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Durango (Zugaza), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Iruñea (Golem Baiona), Tutera (Oscar), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Le livre d'Eli

AEB, 2009. Zuz.: Albert Hughes, Allen Hughes. Akt.: Denzel Washington, Mila Kunis, Gary Oldman.109 min.Etorkizun apokaliptiko batean, Eli heroiak liburu sakratu bat zaindu behar du. Gizateria salbatzeko giltza egon daiteke liburu horretan. Gaizkileen eskuetan eror ez dadin borrokatu beharko du Elik. Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Rex).

Les Barons

Belgika, Frantzia, 2008. Zuz.:Nabil Ben Yadir. Akt.: Nader Boussandel, Mourade Zeguendi, Jan Decleir. 111 min.Baroiek lelo bat daukate: «Alferkeria handiagoa, gehiago bizitzeko». Baroiak izateari buruzko komedia da. Baiona (CGR).

Ou sont passes Les Morgan? / Qué fue de los Morgan?

D. AEB, 2009. Zuz.: Marc Lawrence. Akt.:Hugh Grant, Sarah Jessica Parker, Sam Elliott, Mary Steenburgen. 103 min.Bikote bat hilketa baten lekuko izan da. Orduan, urruneko herrixka batera joango da bizitzera, mehatxuetatik ihesi. Istorioa umorez kontatua dago. Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Rex), Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Galdakao (Torrezabal), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Sherlock Holmes

+13. AEB, 2010. Zuz.: Guy Ritchie. Akt.:Robert Downey Jr., Jude Law, Rachel McAdams, Robert Maillet. 128 min.Sherlock Holmesek eta Watson lagun leialak beste desafio bati egin behar diote aurre. Euren herrialdea suntsi dezakeen trama arriskutsu baten aurka borrokatuko dira, eta haien dohain guztiak erabiliko dituzte. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Getxo (Lauren), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Leioa (Artea), Iruñea (Golem Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Oscar), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Una escapada perfecta

AEB, 2010. Zuz.: David Twohy. Akt.:Milla Jovovich, Timothy Olyphant. 97 min.Ezkonberri bikote bat Hawaiira doa ezkon bidaian. Han beste bikote bat ezagutuko dute, hiltzaileak direnak, hain zuzen. Beldurrezko filma. Barakaldo (Max Ocio), Usurbil (Urbil).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.