Filmen estreinaldiak

2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
D. Espainia, 2010. Zuz.: Dionisio Perez Galindo. Akt.: Victor Clavijo, Maria Ballesteros, Teresa Lozano. 93 min. Asiako leku urrun batean, emakume ezezagun batek bizia salbatuko dio Danieli. Handik aurrera, besteen alde bizia eman duten gizakien munduan murgilduko da Daniel. Drama. Gasteiz (Florida).

Amore

Italia, 2009. Zuz.: Luca Guadagino. Akt.: Tilda Swinton, Alba Rohrwacher, Pippo Delbono. Milango Recchi industrialari aberatsaren familian, Emmak aspertuta igarotzen ditu egunak, bere ezkon-bizitzak eskatzen dizkion betebeharretan buru-belarri. Udaberrian, Antonio ezagutuko du, semearen laguna, eta aspaldian itota zeuzkan sentimendu batzuk azaleratuko ditu. Baiona (L'Atalante).

El americano

+12. AEB, 2010. Zuz.: Anton Corbijn. Akt.: George Clooney, Violante Placido, Thekla Reutem, Paolo Bonacelli, Bruce Altman. 95 min. Jack bakartia maisua da hiltzaileen artean. Suedian izango duen lan batek arazoak emango dizkio, eta Larry kontaktuak esango dio hurrengo eginkizuna azkena izango dela. Italiara joango da Jack, eta emakume batek esango dio bere egitekoak arma baten fabrikazioarekin duela zerikusia. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa, Trueba), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Hors-la-loi

Frantzia- Aljeria- Belgika. 2010. Zuz.: Rachid Bouchareb. Akt.: Jamel Debbouze, Roschdy Zem, Sami Bouajila. 138 min. Aljeriatik erbesteratu, eta hiru anaia eta ama banandu egingo dira. Messaud Indotxinan borrokatuko da; Abdelkaderrek Aljeriaren independentziaren aldeko mugimenduaren buruzagitza hartuko du, eta Said zorte bila abiatuko da Parisko taberna eta alproja-zuloetara. Film historikoa. Baiona (L'Atalante, CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Mange, prie, aime

AEB, 2010. Zuz.: Ryan Murphy. Akt.: Julia Roberts, Richard Jenkins, Javier Bardem. 140 min. Dibortzio zail baten ostean, Liz Gilbertek urte sabatikoa hartzea erabaki du. Bidaia exotiko eta miragarri batean, jateko gogoa berreskuratuko du Italian, otoitzaren indarraz jabetuko da Indian eta amodioa aurkituko du Balin. Drama. Angelu (Moncine).

Miel

Turkia, 2010. Zuz.: Semih Kaplanoglu. Akt.: Bora Altas, Erdal Besikçioglu, Tullin Ozen. 103 min. Yusufek 6 urte ditu, eta gurasoekin bizi da, Anatoliako herri txiki eta bakartu batean. Aita erlezainarekin joan ohi da ezti bila. Halako batean, aita ezti bila irtengo da, eta ez da itzuliko. Donibane Lohizune (Le Select, JBA), Miarritze (Royal, JBA).

Pauline et François

Frantzia, 2010. Zuz.: Renaud Fely. Akt.: Laura Smet, Yannick Renier, Lea Drucker. 95 min. Familiek aldatzen zailak diren ohitura batzuk dituzte. Françoisen familia ez da salbuespena. Miarritze (Le Royal).

Resident Evil: Afterlife 3D

AEB-Erresuma Batua-Alemania. 2010. Zuz.: Paul W.S. Anderson. Akt.: Milla Jovovich, Ali Larter, Shawn Roberts. 100 min. Birus batek mundua suntsitu du. Birusaren ondorioz, gizaki ugari zonbi bihurtu dira. Alice bizirik atera direnen bila ibiliko da, leku seguru batera eramateko. Los Angelesera iristean, tranpa arriskutsu batean eroriko dira Alice eta haren laguna. Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Step Up 3 (3D)

D. AEB, 2010. Zuz.: Jon Chu. Akt.: Harry Shum, Kylie Goldstein, Adam G. Sevani, Sharni Vinson. 107 min. New Yorkeko metroko kaleko dantzak bizia hartuko du. Luke eta Natalie dantzariak Moose hasiberriarekin bilduko dira, eta breakdance dantzari onenen aurka lehian ariko dira. Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa), Irun (Cinebox), Iruñea (Golem Baiona), Uharte (Itaroa).

The Runaways

+16. AEB, 2010. Zuz.: Floria Sigismondi. Akt.: Kristen Stewart, Dakota Fanning, Scout Taylor-Compton, Alia Shawkat, Tatum O'Neal. 109 min. The Runaways 70eko hamarkadako musika taldeari buruzko film bat da. Taldeko bi neskek arrakasta lortu zuten bat-batean; bizkor igo ziren gailurrera, eta bizkor erori ziren. Gasteiz (Yelmo Gorbeia), Bilbo (Multi), Barakaldo (Max Ocio), Donostia (Principe), Baiona (CGR Centre), Miarritze (Royal, JBA), Iruñea (Golem La Morea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.