Filmen laburpenak

2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
D. Frantzia, 2009. Zuz.: Luc Besson. Akt.: Louise Bourgoin, Gilles Lellouche, Mathieu Amalric. 107 min. 1912. urtean girotutako istorio bat da honako hau. Adele Blanc-Sec kazetari gazte ausarta, helburuak lortzeko, edozer egiteko prest dago. Esate baterako, Egiptora joango da, eta tamaina guztietako momiak topatuko ditu han. Bestalde, Parisen 136 milioi urte dituen pterodaktilo baten arrautza desagertu egingo da... Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa), Irun (Cinebox, Txingudi), Iruñea (Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Bright Star

D. Erresuma Batua-AEB-Australia-Frantzia, 2009. Zuz.: Jane Campion. Akt.: Ben Whishaw, Abbie Cornish, Paul Schneider, Thomas Sangster.119 min. XIX. mendean John Keats olerkari britainiarrak eta Fanny Bawnek hiru urtez izan zuten maitasun istorioa da filmaren ardatza. Bat-batean Keats hil egingo da, 25 urterekin. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi, Golem Alhondiga), Iruñea (Golem Yamaguchi).

Campanilla y el gran rescate

D. AEB, 2010. Zuz.: Bradley Raymond. Marrazki bizidunak. 78 min. Maitagarri etsai batekin bat egin beharko du Campanillak, gizakiek bere arrazaren existentzia aurkitu ez dezaten. Haurrentzako filma. Gasteiz (Boulevard), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Irun (Cinebox), Usurbil (Urbil), Iruñea (La Morea), Uharte (Itaroa).

Ces amours-là

Frantzia, 2009. Zuz.: Claude Lelouch. Akt.: Audrey Dana, Laurent Couson, Liane Foly. 120 min. Ilva emakumearen bizitzaren bitartez, maitasunaren eta emozioen inguruko obsesioak islatzen ditu Claude Lelouch zuzendariak. II. Mundu Gerran girotutako tramak ere ageri dira. Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Royal).

Conocerás al hombrede tus sueños

AEB-Erresuma Batua, 2010. Zuz.:Woody Allen. Akt.:Antonio Banderas, Josh Brolin, Anthony Hopkins, Naomi Watts, Freida Pinto, Antonio Banderas. 98 min. Pertsona talde baten asmoak, desioak eta obsesioak jartzen dira dantzan Woody Allenen harreman komedia honetan. Egoera absurdoak eta arriskutsuak sortzen dira. Amodioa, sexua, traizioak eta barre algarabatzuk nahasten dira. Gasteiz (Florida, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Multi), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Trueba), Errenteria (Niessen), Zarautz (Modelo), Iruñea (Olite, Baiona, La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Contracorriente

+7. Peru-Kolonbia-Frantzia-Alemania, 2010. Zuz.: Javier Fuentes-Leon. Akt.: Cristian Mercado, Manolo Cardona, Tatiana Astengo. 100 min. Miguel herri bateko arrantzale bat da. Ezkonduta dago, eta aita izango da. Baina harreman sekretu bat du Santiago margolariarekin. Santiago ito egingo da istripu batean, eta hil ostean Migueli azalduko zaio eskari bat egiteko. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Iruñea (Golen Yamaguchi).

Des hommes et des dieux

Frantzia, 2010. Zuz.: Xavier Beauvois. Akt.: Lambert Wilson, Michael Lonsdale, Philippe Laudenbach, Roschdy Zem. 120 min. Aljeriako mendietan kokatutako monasterio bat, 90ko hamarkadan. Zortzi monje frantziar harmonian bizi dira, musulmanekin batera. Baina lurralde horretan indarkeria eta izua handituz joango dira. Monjeak han gelditzeko erabakia irmoa izango da, ordea.Baiona (L'Atalante), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Royal).

El americano

+12. AEB, 2010. Zuz.: Anton Corbijn. Akt.: George Clooney, Violante Placido, Thekla Reutem, Paolo Bonacelli, Bruce Altman. 95 min. Jack bakartia maisua da hiltzaileen artean. Suedian izango duen lan batek arazoak emango dizkio, eta Larry kontaktuak esango dio hurrengo eginkizuna azkena izango dela. Italiara joango da Jack, eta emakume batek esango dio bere egitekoak arma baten fabrikazioarekin duela zerikusia. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa, Trueba), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Lope

D. Espainia, 2010. Zuz.: Andrucha Waddington. Akt.: Alberto Ammann, Leonor Watling, Pilar Lopez de Ayala, Juan Diego, Luis Tosar. 91 min. Lopez de Vega idazlearen gaineko film hau 1588. urtean girotuta dago. Lopek bi emakumeren maitasunaren artean erabaki behar du. Emakumetako bat liberala eta enpresaria da; bestea, noblea eta ameslaria.Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Miel

Turkia, 2010. Zuz.: Semih Kaplanoglu. Akt.: Bora Altas, Erdal Besikçioglu, Tullin Ozen. 103 min. Yusufek 6 urte ditu, eta gurasoekin bizi da, Anatoliako herri txiki eta bakartu batean. Aita erlezainarekin joan ohi da ezti bila. Halako batean, aita ezti bila irtengo da, eta ez da itzuliko. Donibane Lohizune (Le Select, JBA), Miarritze (Royal, JBA).

Origen/Inception


+12. AEB-Erresuma Batua, 2010. Zuz.: Christopher Nolan. Akt.: Leonardo DiCaprio, Marion Cotillard, Ellen Page. Dom Cobb industria espioia da. Exekutiboak lotan direnean ateratzen dizkie sekretuak. Polizia atzetik dabilkio, baina barkatu egingo diote, azken lan bat egiten badu: ideia bat lapurtu beharrean, exekutibo baten burmuinean txertatu beharko du. Gasteiz (Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Multi, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Zalla (Antzokia), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select),Iruñea (Yamaguchi, La Morea, Olite), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).

Step Up 3 (3D)

D. AEB, 2010. Zuz.: Jon Chu. Akt.: Harry Shum, Kylie Goldstein, Adam G. Sevani, Sharni Vinson. 107 min. New Yorkeko metroko kaleko dantzak bizia hartuko du. Luke eta Natalie dantzariak Moose hasiberriarekin bilduko dira, eta breakdance dantzari onenen aurka lehian ariko dira. Gasteiz (Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa), Irun (Cinebox), Iruñea (Golem Baiona), Uharte (Itaroa).

Todo lo que tú quieras

+7.Espainia, 2010. Zuz.: Achero Mañas. Akt.: Juan Diego Botto, Najwa Nimri, Ana Risueño. 100 min. Velasco familiak bizitza lasaia darama Madrilen. Aliciak Dafne txikia zaintzen du. Gabonetako oporretan, ordea, Alicia hil egingo da, epilepsia atake baten ostean. Eta senarra bakarrik geldituko da, alabarekin. Drama. Bilbo (Alhondiga, Multi), Iruñea (Golem Baiona).

The Runaways

+16. AEB, 2010. Zuz.: Floria Sigismondi. Akt.: Kristen Stewart, Dakota Fanning, Scout Taylor-Compton, Alia Shawkat, Tatum O'Neal. 109 min. The Runaways 70eko hamarkadako musika taldeari buruzko film bat da. Taldeko bi neskek arrakasta lortu zuten bat-batean; bizkor igo ziren gailurrera, eta bizkor erori ziren. Gasteiz (Gorbeia), Bilbo (Multi), Barakaldo (Max Ocio), Donostia (Principe), Baiona (CGR Centre), Miarritze (Royal, JBA), Iruñea (La Morea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.