Ezarian. Zientzia

Froga berriak Mexikoko meteoroa berresteko

Amerikako ugaztun handiak galtzea ekarri zuen asteroide talkaren teoria indartu dute hainbat aurkikuntzak

Asteroide baten simulazioa. WORDPRESS.
xabier martin
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Oraindik ez dago argi zergatik galdu ziren duela 13.000 urte Amerikan bizi izan ziren ugaztun handiak. Mamutak, nagi handiak, mastodonteak... Orduko basoetan animalia erraldoiak bizi ziren, harik eta zerbaitek desagerrarazi zituen arte. Asteroide baten talka izugarriak animalien galera ekarri zuela dio teoria batek, baina haren aurkako ahotsak aldekoak bezainbeste dira zientzialarien artean.

Orain, berriz, hainbat aurkikuntza berri egin ditu Kaliforniako Institutu Geologikoak talkaren teoria indartuz. Talketan azaltzen diren hainbat gai aurkitu dituzte, esferula magnetikoak eta nano diamanteak. Cuitzea lakuaren sedimentuetan aurkitu dituzte partikula horiek, Mexikon.

Aurkikuntza egin duen taldeak PNAS aldizkarian eman du albistearen berri. Haien ustez,asteroide batek Lurraren aurka jo zuen orain 12.900 urte, eta klima hoztea ekarri zuen. Klima hotz horretan gizakien kopuruak behera egin zuen Amerikan, eta ugaztun handien erabateko galera etorri zen.

Asteroide bat Lurretik gertu

Bestalde, datorren urteko otsailaren 15ean asteroide bat Lur planetatik hurbil pasatuko da, 21.000 eta 25.000 kilometro arteko tartean. 50 metroko diametroko harritzarra da; gure satelite artifizialek 36.000 kilometrora dute orbita, eta, beraz, haiek baino gertuago pasatuko da.

Astronomiaren historian ez da horrelako gertutasunarekin beste asteroiderik antzeman. Lurraren aurka joko balu, Mallorca adinako lur eremua suntsituko luke; itsasoan eroriz gero, tsunami erraldoiak eragingo lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.