Litekeena da Hego Euskal Herrian telebista kate baten baino gehiagoren artean banatzea 2006ko Munduko Futbol Txapelketako partiden eskubideak. Hilabetea amaitu baino lehen jakingo da nork erosiko dituen eskubide horiek, eta prezioa 70-90 milioi euro artean dago.
Espainiako Estatuko kate garrantzitsuenak lehian ari dira, Antena3 salbu. Duela lau urte Koreako Mundiala erosi zuen Antena3k, eta oraingoan inbertsio handi horri errentagarritasuna ateratzeko zailtasunak ikusi eta lehian ez sartzea erabaki dute. Kate autonomikoak osatzen dituen FORTAk ere (ETB barne) egin du eskaintza, baina beste kateren batekin konpartitu beharko lituzke eskubideak. Gauza bera esan daiteke La Sexta kate berriaz (merkatuan sartzeko ahalegin berezia egin dezake ekainean Mundialeko partiden emanaldiekin).Telefonicako batzar teknikoak erabakiko du eskubideak zein kateri eman, irizpide tekniko eta ekonomikoetan oinarrituta.
Futbol Mundiala, oso garesti
FORTA, TVE, Tele5, Cuatro eta La Sexta lehian ari dira eskubideak lortzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu