Sanferminak

Garbia eta azkarra izan da laugarrena

Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek azkarrak izatearen fama dute, eta halaxe erakutsi dute gaur Iruñeko kaleetan. Bi minutu eta hamazazpi segundu besterik ez dute behar izan San Domingoko ukuiluetatik zezen plazakoetara iristeko. Bideoa: laugarren entzierroa. [youtube]https://youtu.be/4WTaxaeL5bQ[/youtube]

2017ko uztailaren 10a
11:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez diote inori adarrik sartu, baina eskapada handia egin du korrikalari batek Estafeta kaleko sarreran. Adarra atorretik sartu eta aireratu egin du zezenak, eta ozta-ozta libratu du bizkarra. Horixe izan da gaurko entzierroko unerik arriskutsuena. Hortik aurrera, ia alboetara begiratu ere egin gabe egin dute sei zezenek ibilbidea.

Estafeta kalean, ohi duten bezala, zezen eta joaldunen taldea luzatu egin da, eta korrikalariek zezenen aurrean lasterka egiteko aukera izan dute.

Halako abiadan korrika egin dutenez, jende asko erori da lurrera, eta medikuek artatu egin behar izan dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.