Garbitzaileei eraso egitea gaitzetsi dute ostalariek

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SALAKETA. Nafarroako Ostalaritza Elkarteak sanferminetan FCC enpresako kale garbitzaileei egindako erasoak gaitzetsi ditu. Garbitzaileen lana «ezinbestekoa eta bikaina» dela esan du, egunero hiriko kale, plaza eta parkeetatik zikinkeria kentzen dutelako, jaietarako dena prest egon dadin. Nafarroako Ostalaritza Elkartearen ustetan, indarkeria ekintzek jaiak zapuzten dituzte. Era berean, elkartasuna adierazi die San Fermin festetan erasotako garbitzaileei.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA