GASTRONOMIA. Euskal baserriko oilaskoa kazolan

2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OSAGAIAK

Eusko labela duen euskal oilasko bat.

Tipula erdia.

6 baratxuri ale.

Baso bat ardo zuri.

60 g intxaur zuritu.

Olioa, gatza eta piperbeltza.

Euskal baserrikooilaskoa kazolan

Kazola batean sei baratxuri aleak eta tipula erdia gorrituko ditugu.

Oilaskoa gatzez eta piperbeltzez onduko dugu, eta kazolan gorritzen utziko dugu.

Gorritu ostean, ardo zuria eta ura botako ditugu. 35-40 minutuan su txikitan egiten utziko dugu.

Bitartean, intxaurrak birrindu eta oilaskoaren saltsan botako ditugu.

Noizbehinka, kazola mugituko dugu. Beharrezkoa bada, ur edo ardo zuri gehiago bota dezakegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.