GASTRONOMIA. Kalitatea sariak banatu dira

2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Andoni Luis Aduriz, Udapa Kooperatiba eta Igor Yebra dantzaria saritu dituzte Kalitatea Sarien 7. edizioan. Kalitatea Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren artean sortutako sariak dira. Urtero legez, hiru sari banatu dituzte, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako kalitateko euskal produktuak bultzatzen lagundu duten pertsona edo erakundeei, merezi duten aitormena adierazteko helburuarekin. Bestalde, sari horiek, sektorearen elkargunea izan nahi dute, baita ekoizleek kalitatearen alde egiten duten lan guztia aitortzea ere.

Andoni Luis Adurizen kasuan, Euskadiko nekazaritza elikagaien irudia zabaltzeko egin duen lanagatik saritu dute. Ezin izan du berak hartu saria, baina bere taldeko Bixente Agirrek jaso du haren ordez, Juan Carlos Alonso Gasteizko alkateordearen eskutik.

Euskadiko nekazaritza eta arrantzako produktuen kalitatea hobetzearen alde egindako lanagatik, berriz, Udapa Kooperatiba saritu dute. Patata Ekoizleen Elkarteko presidente Javier Ortiz de Ortuñok jaso du egindako lanaren aitorpenarengatik saria. Jose Luis Anda, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen eskutik jaso zuen.

Sektorearekin zuzeneko harremanik ez izan arren, Euskadirekin nolabaiteko lotura izan eta egindako merezimenduengatik, Igor Yebra dantzaria saritzea erabaki dute. Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk eman dio saria.

Sari banaketara bertaratutako 400 lagun inguruk, Eusko Labeleko produktuak dastatzeko aukera izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.