'Gau ibilbide magikoa', larunbatean

2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ATAUN. Ibilbide magikoa egingo dute larunbat gauean, Ataunen. Bidean zehar pertsonaia mitologikoak agertuko dira, eta gauza harrigarri, beldurgarri eta barregarriek girotuko dute gaua. Hiru kilometroko ibilaldia egingo da: 21:00etan Barandiaran museotik abiatu, eta Udaletxe aurreko plazaraino, Agauntza errekaren ondotik doan herribide zaharretik. Bi ordu inguru iraungo du ibilbideak, eta doakoa izango da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA