Gaur hasita, hamaika astez arituko dira lehian euskaldun asko, Egunean Behin jokoan. Jada txapelketaren zortzigarren denboraldia da, eta antolatzaileek hainbat berritasun iragarri dituzte: galdera eta gai berriak, sari gehiago... Baina bada beste nobedade garrantzitsu bat ere: lehiaketa EITBk babestuko du bi astez, eta gainerako bederatzi asteetako bakoitzean babesle bat izango du Egunean Behinek, orain arte bezala.
Dena prest EGUNEAN BEHIN 8D https://t.co/zVc5FnHWgh denboraldi berria astelehenean hasteko, zortzigarrena! Animatu parte hartzera!!
— CodeSyntax (@codesyntax) September 25, 2021
Eskerrik asko @eitb@Elhuyar@DANOBATGROUP#Cikautxo@GuukEus@AEK_eus@Gob_eus#Badalab@EEGipuzkoa@FicobaFundazioa@GrupoULMATaldea babesleei! pic.twitter.com/77nw8Ia0rf
Code Syntax jokoa sortu duen enpresak azaldu duenez, 60.000 lagunek hartu zuten parte egunero aurreko denboraldian. Gainera, EITBk zuzenean eman zuen txapelketako finala uztailean, Biba zuek! saioan, eta bertan 20.000 lagun aldi berean lehian ibili zirela ere jakinarazi dute. Aurten, berriz, abenduko hirugarren astean izango da finala, oraingoan ere EITBn, eta EITB Maratoiarekin bat egingo du, gainera.
Horrez gain, iragarri dute azaroan ekintza berezi bat antolatuko dutela, eta «sorpresa ugari» izango direla, sakelakoak euskaratzearekin zerikusia izango dutenak. Lehenengo asteari hasiera emateko ere ez dira sariak faltako: bi smarthphoneizango dira, bat irabazlearentzat eta bestea zozketa bidez banatzeko.
Dena prest EGUNEAN BEHIN 8D https://t.co/zVc5FnHWgh denboraldi berria astelehenean hasteko, zortzigarrena! Animatu parte hartzera!!
— CodeSyntax (@codesyntax) September 25, 2021
Eskerrik asko @eitb@Elhuyar@DANOBATGROUP#Cikautxo@GuukEus@AEK_eus@Gob_eus#Badalab@EEGipuzkoa@FicobaFundazioa@GrupoULMATaldea babesleei! pic.twitter.com/77nw8Ia0rf
Sakelakoan jokatzen da Egunean Behin. Trivial estiloko hamar galderari erantzun behar diete jokalariek, hiru erantzunetatik bat aukeratuta, eta bakarrik egunean behin joka daiteke. Codesyntax enpresak 2019an sortu zuen, eta arrakasta handia lortu du. Zale ugari lortu ditu, eta duela egun batzuk Eibarko Hankamotxak bertso eskolak antolatutako bertso saio batean ere hizpide izan zuten lehiaketa. Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe ibili ziren Egunean Behinen inguruan.