1717. Oin berriko dekretua: «Korrejidoreek konturik handienaz sartuko dute Gaztelako hizkuntza, eta, horretarako, probidentziarik leunenak eta mozorrotuenak emango dituzte, ahaleginaz inor jabetu gabe ere ondorioa lortzeko moduan».
1768.Aranjuezeko Errege Zedula. VII. artikulua: «Inon egiten dela ere, irakaskuntza gaztelaniaz egiteko agintzen dut; dagokion entzutegi eta epaitegiaren ardura izango da agindua betearaztea».
1799.Errege agindua: «Espainiako antzoki batean ere ez da, aktore nazionalek jokaturik, gaztelaniaz ez den hizkuntza batean antzeztuko, ez kantatuko, ez dantzatuko...».
1857. Irakaskuntza Publikoaren Moyano legea, 88. art.: «Gramatika eta Ortografia espainolatestu derrigorrak eta bakarrak izango dira gai horiek irakaskuntza publikoan erakusteko garaian».
1862. Notariotzaren legea, 25. art.: «Jakinarazpen publikoak gaztelaniaz idatziko dira».
1896. Posta eta Telegrafo Zuzendaritza Nagusiaren galaraztea, gaztelania ez beste hizkuntza batean telefonoz hitz egiteko.
1902. Kristau-doktrina erakusteari buruzko Errege Dekretua. 2. art.: «Kristau-doktrina gaztelania ez besteko hizkuntza edo dialekto batean irakasten duten lehen mailako irakasleak zigortuak izango dira; lehenengo aldian, kargu hartuko zaie; bigarrenean, kaleratuak izango dira».
1924. Berezitasun farmazeutikoak egiteko eta saltzeko araudia. 30. art.: «Etiketak, bilgarriak eta prospektoak espainolez idatziko dira».
1925.Separatismoaren kontrako Errege Dekretua. 2. art.: «Aginpidez inbestitutako pertsonek ezingo dute gaztelania ez beste hizkuntzarik erabili (…) tokiko nahiz eskualdeko korporazioak derrigortuta daude erregistro-liburuak gaztelaniaz idaztera».
1926. Maisu-maistren zigorrak zehazten dituen Errege agindua. 1. art.: «Jatorrizko hizkuntzaren bat gordetzen den eskualdeetan hizkuntza ofizialaren irakaskuntza baztertzen, alde batera uzten edo oztopatzen duten irakasleek espedientea jasoko dute...».
1938. Erregistro Zibilari buruzko ministerio-agindua. «Francoren Espainiak ezin onar dezake hizkuntzaren batasunaren kontrako erasorik”. 1. art.: «Era guztietara, espainolen kasuan, izena gaztelaniaz idatzi beharko dira».
1940. Zirkularra, funtzionarioek erabili behar duten hizkuntzaren gainekoa: «Lanean ari direla Estatuaren hizkuntza ofiziala ez besteren bat hitz egiten duten funtzionarioak ipso facto kargugabetuko dira, errekurtso aukerarik gabe».
1940. Zinemagintzari buruzko arauak: «Film guztiak gaztelaniaz dialogatu beharko dira, eta ez da, absolutuki, dialektorik erabiliko».
1942. El Ideal Gallego egunkariko albistea: «Probintziako gobernadoreak isuna ezarri die zenbait auzori jendaurrean galegoz hitz egiteagatik».
1950. Ikasleei, apaizei eta apaizgaiei gaztelania ez beste hizkuntzarik erabiltzea debekatzeko dekretua.
1951/12/31/12ko gobernu-agindua: «Galarazia dago hizkuntza galegoa erabiltzea Galegoaren Errege Akademiaren ekitaldi eta diskurtsoetan. Galarazia dago hizkuntza galegoa erabiltzea hitzaldi eta kultur ekitaldietan».
1967. Informazio eta Turismo ministro Manuel Fraga Iribarnek La Voz de Galicia egunkaria hesteko mehatxua egin zuen, kazetak halako sari bat galegoz idatzitako artikulu bati ematen bazion. Edonola ere, Francisco Pillado Rivadulla zuzendariak 50.000 pezetako isuna jaso zuen.
(55 mentiras sobre a lingua galega, Xosé-Henrique Costas koord.)
GAZTELANIA EZ BESTEKO HIZKUNTZAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu