Gerizpean. Bertsoa

Alaia Martin.
2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nahasten dira maizegi
tabako, alkohol, izerdi
perfume usain gehiegi,
eta magia, gaitzerdi.
Batzutan gauak elkartzen ditu
txosna berean lau begi
bi begirada, sei garagardo
Kaixo bat, bi txorakeri…
Muxu txiki bat, irri handi bat
Ta gezur bat eta erdi
biko hauetan aukera denak
Izaten dira zilegi
Gau hortan utzi, gau hori ahaztu
edo argi bila segi…


Doinua: 'Munduko ilunabarra'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.