2008ko uztailaren 11
00:00
osasun zerbitzua Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Maria Kutz kailejoiko Gurutze Gorriko postuan egon zen atzo, mediku gisa, entzierroan parte hartzen. Bertze medikuekin bilera egin zuen gero.
Ehun urteko hiru iruindar hartu ditu Barcinak
zaharren eguna Zaharrak izan ziren atzo protagonista sanferminetan. Herriko etxean, ehun urteko hiru iruindar hartu zituen Yolanda Barcina alkateak: Nieves Zelaia, Maria Txokarro eta Angel Sarasa. Lore sorta eta San Ferminen irudi bana jaso zuten alkatearen eskutik, eta senideen eta Udalaren omenaldi beroa. Jota emanaldia ere entzun ahal izan zuten.
Atxiloketa gehienak lapurretagatik izan dira
atxilotuak Ehun pertsona atxilotu dituzte Iruñean jada, sanferminak hasi zirenetik. Gehienei lapurreta egotzi diete poliziek. Denera, 1.200 salaketatik goiti jaso dira, Iruñeko Udaletik ezagutarazi dutenez. Salaketa horietako gehienak, 930 inguru, lapurretagatik jarri dituzte, hain zuzen ere. Urteroko arazoa izaten dira sanferminetan.
Zabor gutxiago bildu da orain arte sanferminetan
garbiketa zerbitzua Iaz baino zabor gutxiago biltzen ari dira Iruñeko garbiketa zerbitzuko langileak aurten. Jende gutxiago omen dabil. Hala ere, asteburura begira gauzak aldatuko direla erran daiteke. Aste tartean lan egin behar dutenek ostirala eta larunbata profitatzen dute besta egiteko. Jende anitz jasotzeko prestatzen ari da hiria.
Entzierroari buruzko ikerketa egin dute
ikerketa lana Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Fermin Gonzalezek Iruñeko entzierroen inguruko mapa kontzeptuala egin du. Haren asmoa da entzierroa korritzen dutenen esperientziak eta lasterketaz dakitena jasotzea eta korrikalari guztien esku jartzea, entzierroak dituen arriskuez ohar daitezen. Bost hilabetez aritu da lanean mapa osatzeko.