Gerizpean. Udari jarriak

Amaia Agirre Arrastoa.
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Mungia, Eskoriatza,
hor Mendexa, Lasarte han
Orio ta Asteasu
ere ez daude pakean
Sestao ta Lekeition
juergan dabiltz jo ta kean
Mundakan ta Zaldibarren
pozarren lagunartean
Igeldon aspaldidanik
dabiltza festa batean
herriak esnatu arren
batzuk ohera joatean
San Pedrok jarrai dezala
zeruetako atean
eta guk paradisuan
gorputzak eutsi artean.


Doinua: 'Baserrian jaio nintzan / Habanera'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.