GERIZPEAN. ZIPRIZTINA. Eguzki izpiak arma gisa

Irune Lasa.
2008ko uztailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zientzialari ospetsuenen zerrendako lehen postuetan agertuko da K.a. 287. urtean Sirakusan (Sizilia) jaiotako Arkimedes, haren lan asko Alejandriako liburutegiaren sutean galdu ziren arren. Ezagunak dira haren esaldiak: «Eureka! (aurkitu dut!)», oihukatu omen zuen presio hidrostatikoaren printzipioa aurkitu zuenean. Eta «eman euste-puntu bat eta mundua mugituko dut», palankaren printzipioarekin. Erromaren aurkako Sirakusaren defentsarako egin zituen armak ere kondaira bihurtu ziren. Eguzki-izpiak kontzentratuz eta ispilu ahurren bidez islatuz, erromatarren itsasontziak erretzea lortu zuen. Hain zuzen, Soldadu erromatar batek hil zuen Arkimedes K.a. 212. urtean. Bizirik harrapatzeko agindua zuten, baina soldadu batek topatu zuenean, ez zekien nor zen, eta Arkimedesek pakean uzteko oihukatu zion buruhauste batekin lanpetuta zegoelako.irune lasa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.