Bisita gidatua
Getariak Erdi Arotik izan duen bilakaera
Euskal Lurralde Elkargoak koordinatuta, Euskararen Urtaroa zikloa egiten ari dira joan den astetik Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Hainbat hitzaldi eta ekitaldi egiten ari dira, eta gaur Uhainez uhain bisita gidatua egiteko aukera izango da Getarian. Bertan, kostako herriak Erdi Arotik egundaino itsasoari esker izan duen garapena azalduko dute. 45 minutuko iraupena izango du bisitak, eta izena emateko, turismo bulegora joan beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu