Nazioarteko Geologia Zientziaren Batasunak Urrezko Iltzea eman dio Getxoko (Bizkaia) Gorrondatxeko itsaslabarrari. Era honetan, aro geologikoaren barruan, Lutetiar garaiko erreferentzia bihurtuko da. Hau da, duela 48,7 milioi urte mundua nolakoa zen ezagutu ahal izateko, Getxoko hondartzara etorriko dira aurrerantzean munduko ikerlari eta geologo guztiak.
Gorrondatxeko itsaslabarrari titulua emango ziotela otsaila hasieran jakin zen, baina izendapenofiziala falta zitzaion. Atzoz geroztik, hondartza munduko erreferentzia bihurtu da. Ekitaldian izan ziren Imanol Landa Getxoko alkatea, Xabier Orue-Etxebarria EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko katedratikoa, eta Eustoquio Molina Paleontologiako Nazioarteko azpibatzordeko presidentea.
Orue-Etxebarriak Gorrondatxeko itsaslabarrak biltzen dituen «aparteko» bereizgarriak azpimarratu zituen. Horrenbeste, ezen dagoeneko bi fosil espezie topatu dituztela bertan: Bizkaiensis eta Gorrondatxensis. Lutetiar garaian, ingurune hori ur azpitik 1.000 metrora zegoen, eta garai historiko horretako bereizgarriak idatzita geratu dira, eta «planetako aldaketak irakurri ahal dira bertan».
Getxoko Gorrondatxe itsaslabarrari Urrezko Iltzea eman diote
Duela 47,8 milioi urte munduan gertatzen zena ikertzeko munduko erreferentzia izendatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu