'Go!azen' telesailak atal berriak izango ditu aurten
DONOSTIA. Pausoka ekoizpen etxeak Go!azen telesail musikalaren atal berriak grabatuko ditu uda honetan ETBrako. Gidoiak prestatzen ari dira, eta 16-22 urte arteko aktoreak behar dituzte. Izen bereko telefilma 2008an estreinatu zuten, arrakasta handiarekin. Ondotik etorri zen telesailak ere ikusle datu bikainak lortu zituen 4-12 urte arteko neska-mutikoen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu