Edurne eta Zeledon Txiki

Alazne Rubio eta Ioritz Esperanza: «Gure ametsa bete dugu aurtengo jaietan, eta oso eskertuta gaude»

Ioritz Esperanza eta Alazne Rubio, aurtengo Zeledon eta Edurne Txiki. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Ioritz Esperanza eta Alazne Rubio, aurtengo Zeledon eta Edurne Txiki. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Maixa Utrera Puelles.
Gasteiz
2024ko abuztuaren 7a
16:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gautarrak kuadrillako Alazne Rubio eta Txolintxo kuadrillako Ioritz Esperanza izan dira aurten Edurne eta Zeledon Txiki: 13 urte dituzte, eta egun «paregabea» igarotzen ari dira Gasteizko haur guztiekin batera. Zeledon eta Edurne Txiki izatea «ohorea» dela adierazi dute, eta helduagoak direnean Zeledon izatearekin amesten dute orain.

Nola jakin zenuten Zeledon eta Edurne Txiki izango zinetela?

IORITZ ESPERANZA: Nire aitari deitu zioten, eta hark esan zidan jende guztiak nire alde bozkatu zuela. Oso-oso pozik jarri nintzen, noski. 

ALAZNE RUBIO: Niri ere aitak esan zidan. 

Nori kontatu zenioten lehenbizi?

RUBIO: Hasieran ez nion inori kontatu, ezin genuen; denbora pasatu ahala, aitak guztiei esan zien.

ESPERANZA: Hasieran ezin genion inori esan, eta soilik familiakoek zekiten. Pixkanaka, eta baimena eman zigutenean, lagunei kontatzen hasi nintzen.

Inoiz pentsatu al zenuten Zeledon eta Edurne Txiki izango zinetela?

RUBIO: Bai. Txiki-txikitatik izan nahi izan dut Edurne Txiki, eta, azkenean, lortu egin dut.

ESPERANZA: Nik ere txikitatik izan nahi nuen Zeledon Txiki izatearen ohorea. Gure ametsa bete dugu aurtengo jaietan, eta oso eskertuta gaude. 

Zer izan da Haurren Egunerako prestatu behar izan duzuen gauzarik zailena?

ESPERANZA: Jendearen aurrean hitz egitea, zalantzarik gabe. Beste guztia nahiko ondo eraman dugu.

RUBIO: Nik, egia esanda, ez dut asko prestatu hitzaldia, baina azkenean ondo atera da. 

Aurreskua ez zaizue zaila egin?

RUBIO: Ez. Dantza egiten nahiko ondo moldatu gara biok, eta ez dugu arazorik izan prestatzeko. 

Zer mezu helarazi diezue haur guztiei?

RUBIO: Gurekin batera oso ondo pasatzea.

ESPERANZA: Hori da. Ume guztiei eskatu diegu oso ondo pasatzeko eta gurekin batera gozatzeko haurrontzako hain garrantzitsua den egun honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.