Ibon Gaztañazpi: «Harrokeriaz ez, baina harrotasunez goaz Orion duguna erakustera»

Bi aste barru Durangoko Azokan erakutsiko dute 'Errio' dokumentala. Hortik aurrera, bide luzeagoa egitea da helburua: azpidatziak prest dituzte hiru hizkuntzatan, eta hainbat zinema jaialditara aurkezteko asmoa dute, baita inguruko herrietan proiektatze

(ID_17325327352405) Ibon Gastañazpi kazetaria.
Ibon Gastañazpi kazetaria. ONINTZA LETE ARRIETA / GUKA
Onintza Lete Arrieta (Guka)
2024ko azaroaren 25a
12:00
Entzun

Abenduan hara eta hona ibiliko da Errio dokumentala, hasi Durangoko Azokan proiektatzetik, pasa Usurbilgo Aginaga auzoan erakustera, eta berriz herrira iristeko, bertan bi emanaldi eskainiko baitituzte. Hainbat zinema jaialditara aurkezteko intentzioa ere badute, eta jada azpititulatu dute gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera. Ibon Gaztañazpi (Orio, 1977) dokumentaralaren zuzendariak esan du oso gustura direla orain arte jasotako feedbackarekin.

Durangoko Azokan erakustera zoazte Errio dokumentala. Gogotsu?

Bai, oso gogotsu. Lan asko aurkeztu dituzte Durangora, eta horietatik 40 erakutsiko dituzte, tartean gurea. Egitarauan aldaketarik ez bada, abenduaren 5ean, 16:00etan proiektatuko dute, eta aurrez, hamabost bat minutuko aurkezpen txiki bat egingo dugu.

Orain arte Orion bakarrik erakutsi da dokumentala, eta gaia ere erabat lotuta dago Oriori. Askotan gai lokal bat globala ere izaten da albi berean. Errio hala dela iruditzen zaizu?

Dokumentala Leon Tolstoiren aipu batekin hasten da. Aldaera asko eta asko ditu aipu horrek, baina gutxi gorabehera esaten duena zera da: ezagutu zure herria, eta mundua ezagutuko duzu. Dena den, herrian erakutsi edo kanpoan erakutsi, oso desberdina da, bai, aurkezpena zeharo desberdina izango da. Baina oso gustura gaude, oso pozik, asko motibatzen gaitu herritik atera eta Euskal Herrian gure lana erakusteak. Harrokeriaz ez, baina harrotasunez goaz herrian daukaguna erakustera: zer garen, zer egin dugun, eta zenbat dugun ikasteko.

Elkarrizketa osoa Guka-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.