Nafarroako Gobernuko baso zaindariek hartz arre bat antzeman dute azken egunotan Garden, Erronkariko ibarrean (Nafarroa). Urtebete zeraman agertu gabe, eta abuztuaren 6an egindako hiru argazkik baieztatu dute itzuli egin dela. Aurkitu duten hartza Nere izenekoa dela uste dute; 2000. urtean heldu zena. 1996an zenbait ale ekarri zituzten Eslobeniatik Pirineoetara, bertako hartz arreen populazioa mantentzeko. Haietako baten kumea da Nere.
Gobernuak azaldu duenez, mendebaldeko Pirinioetan bi ale geratzen dira soilik, baina erdiko Pirinioetan populazioa areagotzen ari da. Hartz arreen jarraipen lana egiten du Nafarroako Gobernuak, Aragoiko eta Frantziako erakundeekin elkarlanean.