Haurrentzako saio berri bat Euskal Irratietan

Koronabirusa dela-eta sortutako egoera bereziari aurre egiteko, astelehenetik ostiralera emitituko da, goizeko hamarretan. Entzuleek modua izango dute saioan parte hartzeko.

Euskal Irratiak ere etxetik emititzen ari dira, konfinamendua dela eta. EUSKAL IRRATIAK
2020ko martxoaren 20a
15:34
Entzun

Ipar Euskal Herriko lau irratik osatzen duten Euskal Irratiak federazioak haurrentzako saio berri bat eskainiko du astelehenetik aurrera. Astelehenetik ostiralera emango dute, goizeko hamarretan hasita, eta kantuek, ipuinek eta bestelako edukiek osatuko dute saioa. 

Euskal Irratiak adierazi duenez, entzuleek parte hartuko dute. Izan ere, entzuleei eskatu diete euren kantu, ipuin edota bertsoak prestatzeko, eta eurei bidaltzeko. Posta elektronikoz bidal daitezke audioak, edo, bestela, irratiko langileek telefonoz graba dezakete sorkaria.

Irrati hauek dira Euskal Irratiak: Gure Irratia (Uztaritze), Antxeta irratia (Hendaia), Xiberoko Botza (Maule) eta Irulegiko Irratia (Donibane Garazi). Dena den, eguneroko programazioaren %80 bateratua egiten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.