New Yorketik (Estatu Batuak) dator Hazmat Modine taldea, eta kontzertua emango du gaur, 22:30ean, Elorrioko plazan.
Amerikako 20ko eta 60ko hamarkadetako musika egiten dute: blues, reggae, country, jazz eta ijitoen musika konbinatzen dituzte, eurenestilo propioari eutsita. Taldearen soinuetan antzematen da abangoardiako jazzaren, rockabillyaren eta musika afrikarraren eragina ere. Armonika da taldeko musika tresna nagusia, baina beste asko ere erabiltzen dituzte, hala nola gitarra, baxua, tuba, perkusioa, tronpeta, flauta, saxoa, klarinetea, shenga —haizezko musika tresna txinatar bat— eta beste hainbat. Guztiarekin, iraganeko nahiz egungo musika sortzen dute. Bi disko kaleratu dituzte: Bahamut (2007) eta Cicada (2011). Cicada-k Charles Cros saria irabazi zuen iaz, Frantzian blues diskorik onena izendatu zuten. Iaz, Europako World Music zerrendako bigarren postua ere irabazi zuten. Horrez gain, Wade Schuman & Hazmat Modinek Windfall dokumentalaren musika egin zuten. 2007an Europan lehen aldiz jo zutenetik, izugarrizko arrakasta izan dute, eta 2008ko eta 2009ko udan Europako jaialdirik ospetsuenetan jo zuten.
Zortzi dira taldekideak: Wade Schuman, Bill Barrett, Joseph Daley, Richard Huntley, Pete Smith, Pamela Fleming, Steve Elson eta Michael Gomez. Horiez gain, kontzertuetan gonbidatuakere izaten dituzte.
HAZMAT MODINE
Noiz. Gaur, 22:30ean.
Non. Elorrion(Bizkaia).
Hazmat Modine, Elorrion
Talde estatubatuarrak kontzertua emango du gaur, Elorrion; musika tresna eta estilo ugari nahasten dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu