Hego Amerikako ahotsak

Coral Antiphona abesbatzak kontzertua emango du gaur, Urretxuko San Martin Toursekoaren elizan

Coral Antiphona abesbatzako kideak. BERRIA.
2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urriaren 21ean hasi zen Urretxuko XXIII. Udazkeneko Musika Zikloa. San Martin Toursekoaren eliza kontzertu guztien gune nagusi bilakatzen da, eta bertan, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat abesbatzak kantatzen dute. Gaur amaituko da musika zikloa, eta horretarako, Hego Amerikako talde baten bisita izango dute: Coral Antiphona abesbatzarena, hain zuzen ere.

Venezuelan sortu zen Coral Antiphora taldea, 1995. urtean. Hemezortzi abeslarik osatzen dute, eta lehenengo urteetan Hego Amerikako eta Europako hainbat agertokitara igo izan dira: Frantzian, Mexikon, Italian eta Kuban ibili dira, besteak beste. Errepertorio zabala dute, eta garai ugaritako kantuak abesten dituzte—Errenazimenduko, Erromantizismoko edota Barrokoko abestiak—.

Hamazazpi urte luze hauetan, abesbatzak hainbat festibal eta lehiaketatan ere parte hartu izan du, eta nazioarteko lehiaketa horietan, askotan Venezuelaren izenean abestu ohi izan du. 2009. urtean jaso zuten azkeneko saria: Varnan eginiko Nazioarteko Koru Lehiaketako 31. aldian, lehenengo postua eskuratu zuten.

Ahots berezi horiek, beraz, aurtengo Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloari agur esango diote.

CORAL ANTIPHONA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. San Martin Toursekoaren elizan (Urretxu).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.