Osasuna. Galdera
Hemen maiz idatzi izan duzue fruta eta barazkien artean egunero bost anoa hartzea gomendatzen dela. Patata talde horretan sar al dezakegu?
Bai, egia da OME (Osasunaren Mundu Erakundeak) egunero bost fruta-barazki anoa jotzen dituela beharrezko. Patatak, baina, karbohidrato kopuru handiagoa izateagatik, ez dira sartzen talde horretan. Energetikoak dira zituak, arroza, pasta eta ogiaren antzera. Janarien piramidean talde energetiko hori oinarri-oinarrian dago, kopuru jakinetan egunero kontsumitu behar delako. Arroza edo pasta jaten ez den egunetan, beti sartu beharko genituzke patata kantitate txikiak: barazki edo lekaleekin egosita, panadera moduan eta, astean 1-4 aldiz, frijituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu