Herritarrek ateratako argazkien 'collage'a

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Guggenheim museoak 600 argazkiz osaturiko collage bat jarri du ikusgai, Kale Nagusiaren eta Diputazio kalearen arteko bidegurutzean. Artelan horrek bost metroko luzera eta 2,5 metroko altuera du, eta Argentinako, Belgikako, AEBetako, Herbehereetako eta Mexikoko herritarrek bidalitako argazkiekin osatu dute. Alfredo Zubiaurrek eta Mireya Martinek egin dute lana, David Hockney artista britainiarraren estiloari jarraituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.