Hil egin da Berbintzanako ibis ermitaua

Ibis Eremita proiektuko kideek eman dute albistea: hegazti harrapari batek akabatu du Cadizera bidean zihoala.

Eremita proiektuko ibis ermitau bat. Halakoa da Berbintzanan ikusitako hegazti berezia. EREMITA PROIEKTUA
Eremita proiektuko ibis ermitau bat. Halakoa da Berbintzanan ikusitako hegazti berezia. EREMITA PROIEKTUA
enekoitz telleria sarriegi
2025eko azaroaren 27a
12:11
Entzun 00:00:00 00:00:00

Berbintzanan (Nafarroa) egin zuen geldialdia azaroaren hasieran. Urmael txiki batean atera zioten argazkia, eta Gorosti natur zientzia elkartekoek eman zuten albistea: aurreneko aldiz ikusi zutela Nafarroan ibis ermitau bat. Alemaniatik abiatu zen urriaren 11n, eta Cadizera bidean zihoan (Espainia). Hari buruzko azken albistea zen Burgosko (Espainia) lurretan zebilela. Ez da geroztik Berbintzanako ibis ermitauaren berririk izan, haren segimendurako jarritako sistema itzaltzea erabaki zutelako, hegazti bitxi horrek jendartean zer-nolako interesa sortu zuen ikusita.

'Berriketan': Ibis ermitau bat Berbintzanan. Iker Tubia

Ibis Eremita proiektuko kide Miguel Angel Quevedok gaur bertan jakinarazi dio BERRIAri Giselbert 916 izeneko ibis ermitaua, Berbintzanan geldialdia egin zuen hura, hil egin dela, ez dela Cadizeraino iritsi. «Zoritxarrez, hil egin da. Modu naturalean, hegoaldera zihoala: hegazti harrapari batek akabatu du. Halako gauzak ditu naturak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.