Uribe Kosta eskualdeko (Bizkaia) komunikazio paisaia aldatu egingo da urte amaierarekin batera. UK aldizkaria eta www.ukberri.net Interneteko albistegiak bertan behera geratuko direla iragarri dute horien bultzatzaileek. Horiek ordezkatzeko, beste astekari bat, Interneteko atari bat eta irrati bat sortuko dituzte, Hiruka komunikazio talde berriaren eskutik.
Azken zenbakia astelehenean argitaratu zuen UK aldizkariak. Ukberri.net-ek ere datorren astelehenean argitaratuko du azken albistea. Justuri irrati egitasmoarekin elkartuta sortuko dute Hiruka taldea. Agindu dutenez, Interneteko ataria eta astekaria urtarrilean abiatuko dituzte. Irratia airean jartzeko, ordea, «hilabete batzuk» beharko dituztela esan dute.
Hiruka komunikazio taldeak ordezkatuko du 'UK' aldizkaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu