Komunikazioa

Hitzontzi lehiaketa sortu dute Segura irratiko 'Itaka' irratsaioan

Euskararekin jolastu eta hainbat ariketa mahai gainean jarri nahi dituzte Ekaitz eta Irati Goikoetxeak

urtzi urkizu
Donostia
2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Hamargarren denboraldia dute Segura irratian Ekaitz eta Irati Goikoetxeak, Itaka literatur saioarekin. Larunbat goizetan ordu eta erdiko saioa egiten dute, eta urtero saiatzen dira erronka berriei heltzen. Aurten, Hitzontzi lehiaketa jarri dute martxan.

«Garbi genuen euskararekin jolastu eta hainbat ariketa mahai gaineratuz parte hartu nahi duen oro euskararekin kateatu nahi genuela», dio Irati Goikoetxeak. Horretarako, hainbat ariketa prestatu dituzte.

Urriaren 15ean hasi zuten lehiaketa, eta lehenengo hilabete eta erdian 91 pertsonak parte hartu dute. «1.993 puntu banatu ditugu eta pena da hilean sari bakarra banatu beharra. Parte hartzaile guztiak sartuko ditugu hilabete bukaeretako zozketako zakuan». Euskal Herriko hainbat txokotatik ari dira erantzunak jasotzen, baita Madril eta Sarajevotik ere.

Saioko esatariak iratigoikoetxea.blogspot.com blogean txoko bat egin dio lehiaketari, eta astero bertan idazten du ariketaren azalpena. Asteroko saioak ere entzun daitezke blog horretan. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek [email protected] helbide elektronikora idatzi behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.