Anjel Lertxundik «paronimo arrakastatsuenen» artean jartzen du 31 eskutik blogean egindako bere pieza ederrean: «Istriputik jaiotako hiztripua. Distiratsua da eta, batez ere, oso efikaza. Asmazio bat dela esango du norbaitek. Neologismoak onartzen baditugu zergatik ez ditugu onartuko funtzionatzen duten eta gure egin ditugun neoparonimoak?». Artikuku honetan horrela agertuko dira denak, baina letra etzana biribil bihurtzearen alde dago Lertxundi: «Ateraldi baten moduan sortu zenak sarrera eta harrera ona izan ditu erabileran. Ulertzen dugu, balio digu, eta ia orain arte letra etzanarekin nabarmendu izan badugu ere hitzaren berexitasuna markatzeko, pixkana-pixkana desagertzen ari da letra etzanaren abisua, eta gaur gero eta gehiagotan ikusten dugu letra biribil edo normalean idatzita, hitz onartuaren bedeinkapen oraindik ez akademikoarekin. Egiten duen zerbitzua handia da, testu idatzietan egiten ditugun hiztripuak ere ugariak izaten baitira».
Lertxundik ez dakiena da izan zuela kasik izenkide musikari bat argitaratu ez zena: Anjel Duhalde. Eta badela Nafarroan beste musikari bat presaka samar eta iritsi ezinda dabilena, baina beti agertzen dena: Janus Laster. Berakoa da Jokin Pinatxo talde horretako abeslaria, baina ez du hegoaldeko nafarrek oso ohikoa duten azenturik esateko Nafarroako Goberniko presidentea Maria Txibite dela. Azentuak aldatu egiten baitira toki batetik bestera, eta baita alderdien izenak ere. Inork ez zekien RH Bilduko koordinatzaile nagusia Arnaldi Otegi dela. Kolazio gobernu bat osatu dute azken bi horien alderdiek eta Elkarrekin Podemeosek Nafarroan —edo Podosemos da?—. Aurrisku asko hartu zituzten —elkarrekin dantzan—, bere garaian, eta behin eta berriz kritikatzen dute erabaki hura Espaininiako teturlietan, batez ere Mandril aldekoetan, eta alderdi politiko jakin batzuetako argintariek: Otegi ETArara sartu zela diote —ez dezala Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidenteak ra-ra-ra irakurri—, erakunde terrosita bateko kidea izan zela —bigundu eta koloreztatu egin dute kontzeptua, eta erakundea—, eta euskal presioa ere bai —lobby bat izan dira, eta inork ez zekien—. Astotarikoak dira iritziak —astoak errespetatuz—, baina hori da legebiltzarreko jazarlekuen banaketa —balorea behar da kargu horretarako—; subiranimoa baita herria —eta animo—.
«Istriputik jaiotako hiztripua. Distiratsua da eta, batez ere, oso efikaza. Asmazio bat dela esango du norbaitek. Neologismoak onartzen baditugu zergatik ez ditugu onartuko funtzionatzen duten eta gure egin ditugun neoparonimoak?»
ANJEL LERTXUNDIIdazlea
Politika alorrekoak dira asko. Komunen Ganberan bainoago Ganberen Komunean asmatutakoak dirudite. Ortografia ez baita beti arrazioanala, eta hori da halako pieza bereziak sortzearen arrazio nagusietako bat. Izan ere, ez da gauza bera Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradalesena aro aldaketa bat dela esatea, edo ardo aldaketa bat dela esatea. Edo ez da gauza bera Euskal Autonomia Erkidegoa horren modu poetiko, ameslari eta astralean erkatzea Euskal Auronomia Erkidegoarekin. Eta erababakitzeko eskubidea? Hori bai erabaki labainkorra. Erakargarriak dira halako hitz asmatuak jende gaztarentzako ere. Azken neurketen arabaera —Arabako erara egindako neurketak ote dira—, Youtubeko algortimoak adina balio dute sare sozialetan. Alegia, ezer gutxi.
Baina ez da dena politika. Kirola ere zoropil emankorra da hiztripuak sortzeko. Baduelako kirolak kutsu epiko bat —petatloia izeneko kirol jendetsuak eta kirolari gaztetxoenen gurasko talde horiek guztiek ez dute halakorik, azken txapa honetan—. Bai baitu kirolak herriak maite dituen heroiak sortzeko ahalmena. Eta ez du zertan futbola, saskibaloia, pilota edo txirrindularitza izan. Etxean daude heroi horiek, inguruko herrietarrak dira, eta etxeko kiroletan ari dira: herri jasotzaileak dira. Guztion artean zaindu beharreko heroi anomimoak.
Eskerrak umilak eta apalak diren irakasle eta ikerlari batzuk. Horrenbeste laprastada, akats eta deskuidu esku artean hartuta espezialiatu zitezkeen eta akatsen eta laprastaden lagun eta aliatu bihurtu. Doktoroego tesiren bat ere egingo luke handiusteren batek. Toki guztietan dago artistau jendea.
Buruak gauza bat pentsatu eta behatzek beste bat idatzi: esanahi propioa hartzen dute hiztripuek. Berez sortzen dira gehienetan, ez da kazetaria tabernaz taberna ibili zelako bar gauean, kalte kantoi ezkutuetan galduta, edo gerri antzokian dantzan. Ez bidali sutara, kazetariak ez dira erredugarriak, baina agerrian uzten dutena da euskarazo komunikabide batean jardutea izan litekeela arazo bat, baina ez dela eronautika enpresa batean aritzea bezala —edo bai, batzuetan—. Hortzetik hortzera dabiltzan hitzekin eta gaiekin egiten dute lan kazetariek, eta erredakzioan protokoloko jakin batzuk daudelako ez dira publikatzen hiztripu asko. Ongi pentsatutakoa bada, burukrazia ez da beti txarra.
Baina ezertarako balio badute, aldarrikapenerako balio dute hiztripuek. Patronala jomugan jartzeko bai, baina ez duen langile fama emateko ere bai, eta patrolanari buruz kexatzeko. Eta bileterara bileretara baino gehiago jotzen dutela esateko, eta haien gaitzak seinalatzeko: nekazariak bainoago, nekaraziak dituztela salatzeko. Lehen sektorearen gaztaka horien guztien berri emateko, Nesteak beste, eta zaharka. Egia da demagogogia egiteko gogoa ematen duela askotan, eta ekomomia sailean askotan agertzen direla autonomomoen kexak. Aldarriz nahastu zen beharginik ere bada, horren guztiaren ondorioz: «Zuen negozoa, gure miseria», jartzen omen zuen pankarta hartan, nia eta gua nahastuz. Baina erabil daitezke hiztripuak aldarrikapenari indarra emateko ere, eta idatzita eta nabarmenduta utzi nahi izan zuen norbaitek hori, jarri zuenean: diru sarrerak bermermatzeko errenta. Mermatu? Oraindik gehiago? Galdetu pertsionisten martxakoei. Dena dela, ezin da dena kexa eta aldarria izan langileen artean. Aspaldi esan zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotosek —azken horrek, sekulako abiadan—: ostiralala iritsiko da.
Akatsari zentzua ematen diote hiztripuek. Deskuiduak ezberdin bihurtzen ditu hitzak, zintzoago batzuetan, gordinago besteetan, poetikoago batzuetan, politikoago beste batzuetan. Jendea horrenbeste akitaldirekin aspertuta dagoelako izango da agian, edo bestekada handi samarrak hartuta dagoelako —«besteek, hurkoek, eragiten diguten gogaita edo atzerakoa ote da bestekada?», galdetu zuen behin Anjel Lertxundik (ez, ez zen Anjel Duhalde izan) BERRIAn berak idatzitako hiztripu bati buruz, Hitz Beste bere zutabean—.
Izan ere, badira hiztripuak bere gordinagatik eta soiltasunagatik direnak ederrak, eta gogorrak: errufuxiatuak barrenak astintzen ditu, gertatzen zaienaren errua haien gain jartzeko modu bortitza baita. Areago leportatu erabiltzen bada leporatu beharrean. Badira hiztripuak justizia sistema erabat definitzen dutenak ere: fiskalatza eta haren gogortasuna eta laztasuna, eta auzipetatuak eta justizia egiteko betekada eta ezintasuna.
Eta sexu indarkeriaren naziarteko egunean ere eman liteke mezu erabat feminista eta aldarrikatzailea, okasiorako sortutakoak diruditen hiztripu ederren bidez. Izan ere, matxidama feminista izango da, edo ez da izango. Eta diskriminazioa, diskrimimazioa izango da, edo ez da izango. Eta erakundeak pubikoak izango dira, edo ez dira izango.
Pozdata: artikuku hau Jakes Goikoetxea kazetariak eta euskara taldeak argitaratu gabe jasotako hiztripuetan dago oinarriirrituta.