'Hotel Monterey' Bilbon

Chantal Akermanen pelikula ikusgai izango da gaur, 19:00etan, eta, ondoren, solasaldia egongo da

Hotel Monterey filmeko eszena bat. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Hotel Monterey (1972) filma eskainiko dute gaur, 19:00etan, Bulegoan (Bilbo), eta, ondoren, solasaldia egingo da.

Bulegoa artearen eta jakintzaren arloko proiektu bat da, eta praktikaren eta teoriaren arteko gurutzagunea eta topagunea izatea da helburua. Eta proiektu horren barnean proiektatuko duteHotel Monterey filma. Hori ikusi ostean, ideiak eztabaidatzeko eta trukatzeko unea iritsiko da, eta, horretarako, jendearen parte hartzea beharko da.

Marion Cruza Le Bihan Arte Ederretako lizentziadunak (Bilbo, 1982) proposatu du filma ematea eta ondorengo eztabaida egitea.

Chantal Akerman (Belgika, 1950) zinema irakasle eta zuzendariak ibilbide oparoa du zineman, eta pelikula ugari zuzendu ditu. Film horien artean dago Hotel Monterey, gaur ikusgai izango dena. Narrazio hizketarik ez duen pelikula bat da, ordubete irauten duena, hain zuzen. Hotel batean kokatzen da filma, oso-osorik. Zatika-zatika, behetik gora deskribatzen du, atondotik azken solairuraino, igogailuan igoz. Pasilloak grabatzeko plano finkoez baliatzen da zuzendari belgikarra. Egiten dituen aurrera eta atzerako travelling geldoen bitartez ateak eta leihoak ikus daitezke. Itxirik dauden ateen atzean fikzioz beteriko hamaika istorio ezkutatzen ditu.

'HOTEL MONTEREY'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Bulegoan, Bilbon (Solokoetxe, 8, behea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.