Elikadura. Hazkurri kontuak

Hotz katea

2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Horrela esaten zaio euskaraz elikagaiak (lehengaiak, osagaiak eta jaki bukatuak, oro har) tenperatura jakin batean irauteko xedez egiten diren eragiketa logistiko eta domestikoen multzoari (garraioa, mantentzea, metaketa), jan-edan horiek kontsumitzailearenganaino osasuntsu eta beren ezaugarriak (zapore, usain, uki, kolore, itxura) osorik iritsiko zaizkiola bermatzeko. Elikagai batetik bestera mugako tenperatura eta tolerantziak desberdinak dira, erakunde arduradunek hala xedatu dutelako, adibidez (0/+2°C arrainarentzat, +2/+8°C elikagai freskoentzat, -18°C izoztuen kasuan, etab.

Katea hitzak adiera osoa du, etapetan eta etapa tarteetan jarraitasuna ez hausteak berebiziko garrantzia baitu; bestetik, konpromiso horrek lotzen gaitu beste zaletasunen gainetik. Kate-begi bakar batek ez du huts egin behar horretan; bestela, janariak babesteko helburuz hasieratik eginiko ahalegin guztiak alferrik galduko lirateke. Hotz katea etengo balitz, jan-edanak desizoztu (edo epeldu, besterik gabe), lehenik, eta ondoren berrizoztuko lirateke, bakterio eta gainerako mikroorganismoei —salmonella, estafilokokoa, listeria— ugaltzeko aukera emanez. Bakterio horiek kontsumitzeak intoxikazioa sortaraz lezake eta, kontsumitzaile denak berdinak ez bagara ere, emaitza kaltegarriak izango lituzke: sukarra, sabeleko minak, beherakoa, gonbitoa edo, areago… okerrena.

Hotz katea osorik mantentzea ez da zaila. Aski da neurri zorrotz baina soil batzuk hartzea, uda osoan iraungo duen ohikotasun mesedegarri baten barruan, hara:

Katea zorrotz errespetatuko dugula kontrolatzeko, termometroak jartzea.

Elikagaiek tenperatura gorabehera latzik izan ez dezaten zaintzea (aire-korronteetatik kanpo gordetzea, argindarra eteten bada izozkailuko atea ez irekitzea, etab.).

Erosketa handia egin behar denean, ibilbidea prestatzea, izozturiko produktuek denbora asko eman ez dezaten toki segurutik kanpo (saltokiko izozkailutik gure etxeko izozkailurako bidean)

Erosketak egitean, zorro isotermiko onak baliatzea, elikagaiak hotz gordetzeko, tenperatura-galerarik gabe.

Etxera iritsitakoan, aurreneko zeregina: izoztutakoak bere tokian gordetzea, ahaztu gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.