«Humanitatearen defentsan»

XXI. Mendeko Sozialismorantz topaketak egingo dituzte bihartik asteazkenera Donostian

Erredakzioa
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Gizateria eta gizatasuna benetan arriskuan ote dauden aztertzea da aurtengo TopASKEtak jardunaldien antolatzaileek jarri duten helburua. Horretarako, sei hizlari izango dira bihartik asteazkenera Donostian, «XXI. mendeko sozialismoa» zirriborratze aldera.

Afonso Sastre kultur elkarteak antolatzen ditu topaketak. «Aztertu beharko dugu jardun politiko, intelektual edo poetikoetan gabiltzanok zerbait egin dezakegun jende humanoaren defentsan», dio Xabi Puerta antolatzaileak.

Bihar, Santiago Alba Rico filosofo eta idazlea mintzatuko da. Harekin batera arituko da Iñaki Antiguedad EHUko irakaslea. Analisien ondoren, antzerkirako txanda helduko da. Alfonso Sastreren Los Hombres y sus Sombras antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo du Proyecto Adam taldeak. Zutoia Alarcia, Iker Garcia eta Arrate Etxeberria aktoreek antzezlanaren Eskorial atala jokatuko dute.

Asteartean, Amparo Lasheras kazetaria eta Empar Pineda idazle eta ekintzaile feminista arituko dira. Sandra Fernandezek, Zutoia Alarciak eta Iker Garciak antzezlanaren Romeo y Julieta atala emango dute. Asteazkenean, J. Manuel Gordillo Marinaledako alkatea eta Sastre bera arituko dira, eta antzezlanaren hirugarren atala emango dute.

TOPASKETAK 2010

Noiz. Gaurtik azteazkenera, 19:00etan.

Non. Koldo Mitxelena kulturunean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.